12Dec

Santutegiak, beste behin ere, bere baitan gordetzen duen antzinako ondarea kontserbatzeko, aztertzeko eta zabaltzeko azken teknologien erabilpenaren adibide berri bat erakutsi du. Oraingoan teknologia digitalen txanda izan da 3D fotogrametriaren eskutik, Santa Mariako esmaltezko erretaularen zehaztasun handiko eskaneatu digitala lortzeko.

Fotogrametria objetuak hiru dimentsiotan eskaneatzeko teknika ez ibasiboa da, irudi digitalen prozesaketa aurreratuan oinarritua, zehaztasun geometriko handiko eta textura bisual hipererrealistazko objetuen 3D kopia edo biki digitalak sortzea ahalbidetzen duena. Eszena baten inguruan behar bezala diseinatu eta planifikatutako irudi digitalak hartuz eta software-tresna eta lan-fluxu espezializatuak erabiliaz, teknika honek ondare-objektuen 3D berreraikuntza digitala ahalbidetzen du zehaztasun submilimetrikoarekin. Teknika honekin lortutako biki digitalen aplikazioa askotarikoa izan daiteke: ondare-ondasun higikor baten 3D dokumentazioa bere egoeraren aldizkako jarraipena egitetik, ondarearen zabalpena plataforma digital eta 3D teknologi inmertsiboen bitartez eskaintzeraino.

Lan honetan resoluzio handiko mila irudi baino gehiago hartu dira, eta elkarrekin fotogrametriaz prozesatuta, erretaularen bereizmen handiko 3D eredu bat sortu da, bere gainazal esmaltatutik hamarnaka milioi puntu eskaneatu dituena. Era berean, bere hedapena ahalbidetzeko, eredua egoki postprozesatu da 3D web nabigatzaile birtual batetan integratu ahal izateko, lortutako 3D ereduak eskaintzen duen kalitate bisual osoa eskainiz.

Modu honetan, erretaularen 3D eredua zuzenean santutegiaren webgunetik ikuskatu daiteke orain (https://www.sanmigueldearalar.org/eu/esmaltezko-erretaula/), eta klik bakarrarekin ereduaren xehetasun guztiez gozatu ahal izango da (geometria, itxura bisuala, oharrak, etab.), esmaltezko erretaula hain maisulan berezi bihurtzen dituztenak.

Erretaularen 3D eskaneatzeko lana, erabateko begirunez, Alberto Mendikute-k (Bergara, 1974) egin du, fotogrametrian aditua den Industria Ingeniaritzan doktorea, ondarearen hedapenaren eta, bereziki, arte erromanikoaren zalea.